Frutak eta barazkiak
BIOBIZIren fruta, barazki eta ortuari guztiak nekazaritza ekologikotik datoz, erakunde adituek ziurtaturik. Inolako herbizidarik eta pestizidarik gabeak. Tokiko nekazariekiko harremana sustatzen dugu, tokiko eta sasoiko produktuak eskaini ahal izateko. Egunero berritzen ditugu gure produktuak, ahalik eta freskoen izan daitezen.

Granel
Funtsezko erosketak egin ditzakezu granel produktuen atalean. Zerealak, pasta, lekaleak, infusioak, fruitu lehorrak, azukrea, irina, eta arreta handiz hautatutako beste zenbait produktu. Merkeagoa eta bilgarririk gabea. Gero eta bezero gehiagok egiten dute ontziratu gabeko produktuetarako urratsa, granel probatzera animatzen zaitugu.




Hozkailukoak
Esnekien aukera zabala aurkituko duzu; behiaren, ardiaren, zein ahuntzaren esnearekin eginikoak. Gaztak, kéfireak, gurina, jogurtak… Baita askotariko produktu beganoak ere. Esne fresko ekologikoa, eraldatu gabeko mantenugaiekin. Hestebete ekologikoak, oilaskoa, behi-haragia, izokina… Hanburgesa begetalak, tempeh, tofu, haragi-bolak, etab.



Etxeko garbiketa
Etxerako garbiketa-produktuok ingurumena zaintzen dute irtenbide jasangarriekin. Kontu handiz hautatuak etxea eta familiako garbitasuna zain ditzazun. Biodegradagarriak eta kimikorik gabeak, %100 naturalak. Seguruak eta kalitaterik gorenekoak. Granelean ere badira horrelako produktuak.



Kosmetika eta higienea
Osagai naturalekin egindako kosmetikoak, zure osasuna eta ingurumena errespetatuz. Osagai toxikorik ez duenez, larruazalak askoz hobeto xurgatzen ditu printzipio aktiboak. Xanpua, gela, krema hidratatzaileak, seruma, esfoliatzaileak, perfumeak, bizarra mozteko kremak… Baita haurrentzako produktuak ere. Larruazaleko zelulen birsorkuntza hobea izaten laguntzen dute epe ertain zein luzera, zahartze-zantzuak eta sistema immunologikoa sendotzearekin batera.





Makrobiotika
Adimenaren eta gorputzaren arteko oreka eta gorputzak dituen funtzioei dagokien garbitasuna gordetzea da makrobiotikaren oinarria. Mota guztietako produktuak aurkituko dituzu elikatzeko era edo bizimodu honetan.


Glutenik gabe
BIOBIZIn glutenik gabeko produktuen aukera zabala eskaintzen dugu. Gure produktuak glutenik gabeko dieta osasuntsu eta orekatua bermatzeko pentsatuta daude, betiere osasunean eta jasangarritasunean oinarrituta. Tokiko ekoizleekin lankidetzan aritzen gara, inguruko baliabideak sustatuz eta elikadura arduratsua bermatuz. Egunero arduraz berritzen dugu gure eskaintza, produktu fresko, osasuntsu eta glutenik gabeak eskura izan ditzazun.




